Esan Erran irratiaren 25. urteurrena ospatzeko bertso saio musikatua antolatu dute. Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto izango dira bertan; Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikari, eta Iñigo Ibarra gai jartzaile. Eguerdiko 12:00etan, Santurbeko baselizan, Gaskuen (Odieta).
Bi urte pasa dira taldeak Aurrera diskoa atera zuenetik eta urritik aurrera hainbat hilabeteko "su etena" egingo dute. Hala ere, "burkide guztioi gonbitea zabaltzen dizuegu azken baioneta karga honetara etortzeko!". La inquisición eta Day Drinker taldeak ere bertan izango dira. Gares aretoan, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 15€an www.musikaze.net webgunean eta 18€ bertan.
Basotik itsasora Dantzaz konpainiaren produkzio lana da. Dantza eta Beñat Gerekaren ikusentzunezko produkzioa uztartzen ditu ikuskizunak. Sendaberri zikloaren barne, Zangozako Carmen auditorioan, arratsaldeko0 20:00etan. Sarrerak: 8€ eta gazte txartelarekin 5€.
Teatrodix jaialdiaren III. edizioak "pertenentzia sentimendua eta bizikidetza" izango ditu ardatz eta horretarako, arte eszenikoak eta antzerkia baliatuko dituzte. Irailaren 18tik eta urriaren 15era bitartean tailerrak eta emanaldiak egingo dituzte. Sarrerak eskuratzeko eta programa osoa ezagutzeko kontsultatu hemen.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, irailaren 22tik urriaren 9ra eginen dituzten saiootarako
Atarrabiako jaiak ospatuko dituzte irailaren 30etik urriaren 7ra. Kontzertuen artean, hilaren 30ean, 22:30etatik aurrera Zazú eta Nafarroa 1512 eta 00:00etatik aurrera Denso, Mutiko eta Tatta. Hurrengo asteburuan, ostiralean Ezpalak, DJ Muffin, Les Testarudes eta Trikidantzen txanda izango da; eta larunbatean, Bingo Travesti AlbinaStardust eta Divina Comediarekin eta ondoren DJ seta, Ostikoka eta DJ Atenenas. Kontsultatu hemen programa osoa.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |