Trantsizio ekosozialari nola heldu izango da Eskubide Sozialen Kartak antolatutako topaketaren adatza. Goizeko 10:00etan trantsizio ekosozialerako edukiez eta aliantzen beharraz hausnartzeko eta eztabaidatzeko tartea izanen da. Arratsaldean berriz, elkarrekin egin nahi denaz aritzeko eta askotariko borroken berri izateko tailerrak antolatu dituzte. Irailaren 30ean Ozaetako GaraiON Sorgingunean izango da.
Berriozarko euskararen asteari amaiera emateko euskararen eguna ospatuko dute larunbateak, hilak 30. Goizeko 11:00etan dianen musikarekin hasiko da ospakizuna eta egun osoko egitaraua antolatu dute. Arratsaldeko 20:00etan Nahiak Nahi taldeak kontzertua eskainiko du.
Hystherria antzezlana eskainiko dute arratsaldeko 19:00etan Gesalatzeko Kiroldegian. Sarrera doakoa da eta edonori zuzendua dago.
Le Second jeudik Huarte Zentroarekin elkarlanean ikerketa egoitza bat hasi zuen udaberri honetan bi hilabetez;a pirilean, Villa Madeleinen, eta maiatzean, Uharte Zentroan. Bi artista eta aktibista bikote bildu ziren. Lara Molina eta Idoia Zalguizuri Barace, Iruñeko La Zurdako kideak, eta Biarnoko Lucien Laffitte eta Roxane Vermis artistek elkarlanean sortutako erakusketa da. Ostegunetik larunbatera 15:00etatik 18:00etara 06 63 36 05 96 zenbakian hitzordua eskatuta biistatu daiteke.
Teatrodix jaialdiaren III. edizioak "pertenentzia sentimendua eta bizikidetza" izango ditu ardatz eta horretarako, arte eszenikoak eta antzerkia baliatuko dituzte. Irailaren 18tik eta urriaren 15era bitartean tailerrak eta emanaldiak egingo dituzte. Sarrerak eskuratzeko eta programa osoa ezagutzeko kontsultatu hemen.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, irailaren 22tik urriaren 9ra eginen dituzten saiootarako
Erakustokiak, konferentziak, hitzaldiak, jarduerak, tailerrak eta askotariko proposamenak daude edizio azokaren programan. Irailaren 27a eta urriaren 1a bitartean, Sarasate pasealekuan.
Ermitaldeko jaietan musika askotariko musika proposamenak ostiral eta larunbatean. Gaueko 22:30etatik aurrera, Jose Maria Iribarrenen patioan, Zaira Echeverria, Zazú eta Arsenike taldeen kontzertua. Larunbatean, berriz, Messy Mess, Leizeak eta DJ Jungle.
Atarrabiako jaiak ospatuko dituzte irailaren 30etik urriaren 7ra. Kontzertuen artean, hilaren 30ean, 22:30etatik aurrera Zazú eta Nafarroa 1512 eta 00:00etatik aurrera Denso, Mutiko eta Tatta. Hurrengo asteburuan, ostiralean Ezpalak, DJ Muffin, Les Testarudes eta Trikidantzen txanda izango da; eta larunbatean, Bingo Travesti AlbinaStardust eta Divina Comediarekin eta ondoren DJ seta, Ostikoka eta DJ Atenenas. Kontsultatu hemen programa osoa.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |