Le Second jeudik Huarte Zentroarekin elkarlanean ikerketa egoitza bat hasi zuen udaberri honetan bi hilabetez;a pirilean, Villa Madeleinen, eta maiatzean, Uharte Zentroan. Bi artista eta aktibista bikote bildu ziren. Lara Molina eta Idoia Zalguizuri Barace, Iruñeko La Zurdako kideak, eta Biarnoko Lucien Laffitte eta Roxane Vermis artistek elkarlanean sortutako erakusketa da. Ostegunetik larunbatera 15:00etatik 18:00etara 06 63 36 05 96 zenbakian hitzordua eskatuta biistatu daiteke.
Teatrodix jaialdiaren III. edizioak "pertenentzia sentimendua eta bizikidetza" izango ditu ardatz eta horretarako, arte eszenikoak eta antzerkia baliatuko dituzte. Irailaren 18tik eta urriaren 15era bitartean tailerrak eta emanaldiak egingo dituzte. Sarrerak eskuratzeko eta programa osoa ezagutzeko kontsultatu hemen.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, irailaren 22tik urriaren 9ra eginen dituzten saiootarako
Erakustokiak, konferentziak, hitzaldiak, jarduerak, tailerrak eta askotariko proposamenak daude edizio azokaren programan. Irailaren 27a eta urriaren 1a bitartean, Sarasate pasealekuan.
Ermitaldeko jaietan musika askotariko musika proposamenak ostiral eta larunbatean. Gaueko 22:30etatik aurrera, Jose Maria Iribarrenen patioan, Zaira Echeverria, Zazú eta Arsenike taldeen kontzertua. Larunbatean, berriz, Messy Mess, Leizeak eta DJ Jungle.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |