Fertxu Izquierdo eta Irantzu Piquerok Ordu txikitan liburuaren egileek Fanzine iletsuak ilustrazio tailerra eskainiko dute. Arratsaldeko 17:00etan, 15 pertsonentzako tokia egongo da eta izen emate ordena errespetatuko da. Izen ematea: https://labur.eus/wTRm6
Harrotu zentroak antolatzen duen programazioaren barne Elkarri Laguntzeko Taldea antolatu dute ostegunean, arratsaldeko 18:00etan, Harrotun. Zure burua gehiago ezagutu nahi eta hobeto maitatzen ikasi nahi duzu? Etorri ELT-ra! Pertsona gisa beste batzuekin batera eta elkarrekiko errespetuz, taldean hazteko esperientzia.
Miseriazko garai honi adarka eta adar-joka ariko dira Maddi Agirre, Jon Gurrutxaga, Eki Mateorena eta Lurdes Ondaro 'Miseriaren Adarrak' bertso saioan. Arte ekimen sozialistaren eskutik, ostegunean, 18:30ean, Laban.
Naizen elkarteak antolatuta, Marina Saenz LGTBIQ+ aktibista eta zuzenbidean katedradunak “Transexualitatea eta giza eskubideak, eztabaidatik eskubideen aurkako agendaren inboluzio arriskura” hitzaldia eskainiko du Iruñean, ostegun honetan.
Poesía eres tú, eta gu, eta haiek... dantza eta poesia zikloak hitzordua dauka, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Liburutegian. Ventura Ruiz eta Oihane Zuberoa Garmendia poetek, eta Ianire del Rio eta Anne Garayoa dantzariek, eskainiko dute ikuskizuna.
Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu liburuaz solastuko dira Zaldiko Maldikoko irakurle taldean. Elkartean bertan, arratsaldeko 19:30etan.
Le Second jeudik Huarte Zentroarekin elkarlanean ikerketa egoitza bat hasi zuen udaberri honetan bi hilabetez;a pirilean, Villa Madeleinen, eta maiatzean, Uharte Zentroan. Bi artista eta aktibista bikote bildu ziren. Lara Molina eta Idoia Zalguizuri Barace, Iruñeko La Zurdako kideak, eta Biarnoko Lucien Laffitte eta Roxane Vermis artistek elkarlanean sortutako erakusketa da. Ostegunetik larunbatera 15:00etatik 18:00etara 06 63 36 05 96 zenbakian hitzordua eskatuta biistatu daiteke.
Teatrodix jaialdiaren III. edizioak "pertenentzia sentimendua eta bizikidetza" izango ditu ardatz eta horretarako, arte eszenikoak eta antzerkia baliatuko dituzte. Irailaren 18tik eta urriaren 15era bitartean tailerrak eta emanaldiak egingo dituzte. Sarrerak eskuratzeko eta programa osoa ezagutzeko kontsultatu hemen.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, irailaren 22tik urriaren 9ra eginen dituzten saiootarako
Erakustokiak, konferentziak, hitzaldiak, jarduerak, tailerrak eta askotariko proposamenak daude edizio azokaren programan. Irailaren 27a eta urriaren 1a bitartean, Sarasate pasealekuan.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |