Zizur Nagusiko Kultur Etxean Jolasak eta Solasak bideoen aurkezpena egingo dute arratsaldeko 17:00etan. 6 bideoz osatutako baliabide bilduma da. Ahozko tradiziotik jasotako kantuak dira denak, eta sokasaltoan aritzeko, eskuekin txaloka jolasteko edo zotz egiteko josteta modura egokitu dituzte.
Bakea eta Bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barne Hitzaztanak ahoz goxatzen duten hitz laztanen tailerra eskainiko dute, arratsaldeko 17:00etan Erronkariko liburutegi publikoan.
Irulegiko eskua txikientzako liburua aurkeztuko dute Nafarroako Liburutegian arratsaldeko 19:00etan. Bakarne Atxukarro, Asun Egurza eta Jesus Garciak aurkeztuko dute.
Le Second jeudik Huarte Zentroarekin elkarlanean ikerketa egoitza bat hasi zuen udaberri honetan bi hilabetez;a pirilean, Villa Madeleinen, eta maiatzean, Uharte Zentroan. Bi artista eta aktibista bikote bildu ziren. Lara Molina eta Idoia Zalguizuri Barace, Iruñeko La Zurdako kideak, eta Biarnoko Lucien Laffitte eta Roxane Vermis artistek elkarlanean sortutako erakusketa da. Ostegunetik larunbatera 15:00etatik 18:00etara 06 63 36 05 96 zenbakian hitzordua eskatuta biistatu daiteke.
Teatrodix jaialdiaren III. edizioak "pertenentzia sentimendua eta bizikidetza" izango ditu ardatz eta horretarako, arte eszenikoak eta antzerkia baliatuko dituzte. Irailaren 18tik eta urriaren 15era bitartean tailerrak eta emanaldiak egingo dituzte. Sarrerak eskuratzeko eta programa osoa ezagutzeko kontsultatu hemen.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, irailaren 22tik urriaren 9ra eginen dituzten saiootarako
Erakustokiak, konferentziak, hitzaldiak, jarduerak, tailerrak eta askotariko proposamenak daude edizio azokaren programan. Irailaren 27a eta urriaren 1a bitartean, Sarasate pasealekuan.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |