Nadia Hafid azokaren kartelaren egilearen lanak ikusteko aukera. Halaber, Paco Lópezen, Mikel Janínen, J. J. Chas eta Yolanda MJren NeuroCómic edota Mikel Begoñaren eta Kike Infameren Azalak erakusketa egongo dira ikusgai. Kondestable jauregian, astelehenetik igandera, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara. Zart! aldizkariko urte hauetan guztietan bildutako lanetako batzuk daude ikusgai. Aurtengo gaia munstroak dira eta egileek horretan oinarriturik, beren proposamenak egin dituzte. Lamain, merkaderes kalean, astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara; eta 17:00etatik 20:00etara.
Euskal mitologian murgilduz haurrentzako tailerrak antolatu ditu Biltokik irailaren 11, 12, 18, 19 eta 20an, arratsaldeko 17:00-19:00 bitartean. Ipuinak, antzerkia, sukaldaritza, eskulanak... izango dira 5 urtetatik aurrerako txikientzat Prezioa: 4€ egun bakoitza, 5 egunak 16€. Lehen egunean eskura ordainduko dira. Izen ematea: https://labur.eus/PKckd
Le Second jeudik Huarte Zentroarekin elkarlanean ikerketa egoitza bat hasi zuen udaberri honetan bi hilabetez;a pirilean, Villa Madeleinen, eta maiatzean, Uharte Zentroan. Bi artista eta aktibista bikote bildu ziren. Lara Molina eta Idoia Zalguizuri Barace, Iruñeko La Zurdako kideak, eta Biarnoko Lucien Laffitte eta Roxane Vermis artistek elkarlanean sortutako erakusketa da. Ostegunetik larunbatera 15:00etatik 18:00etara 06 63 36 05 96 zenbakian hitzordua eskatuta biistatu daiteke.
Uharteko jaiak irailaren 16tik 24ra ospatuko dituzte eta aste osoan zehar adin guztientzako egitaratu zabala antolatu dute. Larunbatean, iraialak 16, Lilo, AMOOMA, Biziraun eta DJ Sistoren musika emanaldiak egongo dira Plazaldeako patioan, gaueko 22:00etatik aurrera. Ostiralean, irailak 22, 22:30etatik aurrera, Plazaldeako patioan, Baizera, HOFE, Burutik eta Trikidantz taldeen kontzertuak. Larunbatean, irailak 23, 22:00etatik aurrera, Plazaldeako patioan, Moises no duerme, The Bekatu, Cuatro madres eta Techno gauaren txanda.
Teatrodix jaialdiaren III. edizioak "pertenentzia sentimendua eta bizikidetza" izango ditu ardatz eta horretarako, arte eszenikoak eta antzerkia baliatuko dituzte. Irailaren 18tik eta urriaren 15era bitartean tailerrak eta emanaldiak egingo dituzte. Sarrerak eskuratzeko eta programa osoa ezagutzeko kontsultatu hemen.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |