Buruarinak egiteko tailerra Zizur Nagusiko Kultur Etxeko plazan, arratsaldeko 15:30ean.
Nafarroako komikiaren XIV azokan erakusketak, jarduerak eta tailerrak eskainiko dira. Haien artean, Azalak erakusketa, Euskal Herriko komikigintzaren historian murgiltzen dena. Kike Infamek eta Mikel Begoña komikigileek erakusketaren bisita gidatua egingo dute gaur arratsaldeko 18:00etan; ondoren, euskal irudigileen mahai-ingurua eskainiko da.
Asfaltoaren azpian euria Piszifaktoria taldearen lana antzeztuko dute Antsoaingo Rafaek Alberti plazan, arratsaldeko 20:30ean.
Nadia Hafid azokaren kartelaren egilearen lanak ikusteko aukera. Halaber, Paco Lópezen, Mikel Janínen, J. J. Chas eta Yolanda MJren NeuroCómic edota Mikel Begoñaren eta Kike Infameren Azalak erakusketa egongo dira ikusgai. Kondestable jauregian, astelehenetik igandera, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara. Zart! aldizkariko urte hauetan guztietan bildutako lanetako batzuk daude ikusgai. Aurtengo gaia munstroak dira eta egileek horretan oinarriturik, beren proposamenak egin dituzte. Lamain, merkaderes kalean, astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara; eta 17:00etatik 20:00etara.
Euskal mitologian murgilduz haurrentzako tailerrak antolatu ditu Biltokik irailaren 11, 12, 18, 19 eta 20an, arratsaldeko 17:00-19:00 bitartean. Ipuinak, antzerkia, sukaldaritza, eskulanak... izango dira 5 urtetatik aurrerako txikientzat Prezioa: 4€ egun bakoitza, 5 egunak 16€. Lehen egunean eskura ordainduko dira. Izen ematea: https://labur.eus/PKckd
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |