Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa liburua ardatz, Ibai Iriarte egilearen eskutik hitzaldia, Euskaltzaindiaren Nafarroako Egoitzan, arratsaldeko 18:00etan.
Artearekin terraza programaren barne Arima Soul taldeak Beltza kresaltsua lana aurkeztuko du. Barañaingo Kulturguneko Plazan, arratsaldeko 20:00etan, doako sarrerarekin.
Nadia Hafid azokaren kartelaren egilearen lanak ikusteko aukera. Halaber, Paco Lópezen, Mikel Janínen, J. J. Chas eta Yolanda MJren NeuroCómic edota Mikel Begoñaren eta Kike Infameren Azalak erakusketa egongo dira ikusgai. Kondestable jauregian, astelehenetik igandera, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara. Zart! aldizkariko urte hauetan guztietan bildutako lanetako batzuk daude ikusgai. Aurtengo gaia munstroak dira eta egileek horretan oinarriturik, beren proposamenak egin dituzte. Lamain, merkaderes kalean, astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara; eta 17:00etatik 20:00etara.
Irailaren 7an, 8an eta 9an Beltza Weekend jaialdiaren 5. edizioa ospatuko dute Iruñean. Eli Paperboy Reed, J.P. Bimeni & The Black Belts, The Ready Mades, The Four Breakers, Akatz eta The Titanians taldeek joko dute. Egitarau osoa ikusteko eta sarrerak eskuratzeko hemen.
Azaroa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 |