Aita Mari erreskate ontzia hitzaldia eskainiko du Iñaki Goñi ontzian ibilitako medikuak, IKA Arturo Campion euskaltegian, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 17:30etan
Geruzak proiektuaren aurkezpena eta Ondo Bizitzea ikus-entzunezkoaren estreinaldia. Zer da ondo bizitzea? Zer da bizitza bizigarria? Ospea, boterea, dirua... Arratsaldeko 18:30ean, Laban.
Iban Toledo eta Iñaki Alforjaren ‘Bolante baten historia’ dokumentala eskainiko dute Nafarroako filmotekan arratsaldeko 19:30ean. Emanldia jatorrizko bertsioan (euskaraz eta gaztelaniaz) gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dute.
Kantu eta hitza musika zikloaren barne Sara Azurzak kontzertua eskainiko du O-ko Andre Maria Plazan arratsaldeko 20:00etan. Sarrera doakoa lekua bete arte; euria eginez gero, kontzertua erraldoien txokoan izanen da.
Jauja, Streetwise, Leizeak, Raimundo el Canastero, Afú, Trikidantz eta beste hainbat taldek kontzertua eskainiko dute Errotxapeako jaietan.