Nafarroako Bertsolari Txapelketaren aurrekanporaketa jokatuko dute arratsaldeko 18:30ean, Larraungo gabari gune irekian. Parte hartzaileak Beñat Astiz Isasi, Etxahun Azkarraga Fernandez, Fernando Ziganda Urdanpilleta, Mintxo Astiz Goñi, Peio Ardaiz Gale eta Urko Gartzia Aleman izango dira; gai-jartzailea, Alaitz Rekondo Ferrero. Epaileak Joseba Beltza Bengoetxea, Cesar Etxeberria, Aimar Sagastibeltza eta Amaia Telletxea izango dira.
Iritsi da azkenean irrikaz itxaroten ari ginen Alarma deituriko Su Ta Gar-en diska berria. 11 kantaz osaturik eta 60 min. inguruko iraupenarekin, Su Ta Gar-ek oraingoan ere asmatu duela esan dezakegu. Totem aretoan arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |