Kantaldia Jean Mixel Bedaxagar, Mikel Arotze eta Mixel Etxekoparren eskutik Kondestable Jauregiko patioan eguerdiko 12:00etan.
Euskara Ofiziala aldarrikatzeko manifestazio orokorra deitu dute Iruñean, goizeko 12:00etan, Baluartetik.
Ibil Bedi taldeak Goldea kaleratu berri duten diskoa aurkeztuko du Nafarroako Antzerki Eskolan arratsaldeko 19:00etan.
Holozenoa atzean uzten ari omen gara eta, gaur egun, Antropozenoan bizi omen gara, hau da, gizakiaren eragina nabarmentzen duen aro geologikoan eta Plastikozeno ere baderitzo. Martin Etxauri Txoren Fossil Plastics proiektuak mehatxupean diren hainbat zuhaitzetako azalak ekarri ditu, eskaneatuak eta 3Dn inprimatuak. Kondestableren Jauregian, astelehenetik larunbatera 10:30 -13:30 bitartean eta 17:00 - 21:00 bitartean; eta Igande eta jaiegunetan 10:30 - 13:30 bitartean.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |