Gaiarre Antzokia barrutik zein kanpotik ezagutzeko bisita gidatua euskaraz. Arratsaldeko 17:30ean, 18:30ean eta 19:30ean 40 minutuko ibilbidean Gaiarreren bitxikeriak ezagutzeko aukera egongo da 3€ren truke.
Atsekabe handiz, atzeratu egin behar izan da Des-Kontrol, Azken Sustraiak eta The Lio taldeen kontzertua Totem aretoan, arratsaldeko 18:30ean.
Imanol Janices (irakasle eta musikalaren zuzendari) eta Iride Rollo eta Mikel Revuelta ikasleak elkarrizketatu ditu Euskalerria Irratiak.
Ziudadelako Mistoen eraikineko lehenengo solairuak Zzzz taldearen Frontera/muga erakusketa hartuko du. Kolektiboa Enrique Aparicio, Ignacio de Álava, Marcos García, José Antonio Larrasoaña, Fernando López, Alvaro Martínez, Paco Sada eta Pilar Sampol argazkilariek osatzen dute.
Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak Marisa Mantxolaren erakusketa ikusgai Ziudadelako Bolborategian. 50 lan baino gehiago, fotomuntaketa inprimatuak eta animatuak, dokumentazioaren eta fikzioaren sintesia, gizakien eta landareen soinu- eta argazki-erregistroekin eraikiak, denboran zehar hainbat tokitan barna behin eta berriz egindako ibilaldietan bildutakoak.
Holozenoa atzean uzten ari omen gara eta, gaur egun, Antropozenoan bizi omen gara, hau da, gizakiaren eragina nabarmentzen duen aro geologikoan eta Plastikozeno ere baderitzo. Martin Etxauri Txoren Fossil Plastics proiektuak mehatxupean diren hainbat zuhaitzetako azalak ekarri ditu, eskaneatuak eta 3Dn inprimatuak. Kondestableren Jauregian, astelehenetik larunbatera 10:30 -13:30 bitartean eta 17:00 - 21:00 bitartean; eta Igande eta jaiegunetan 10:30 - 13:30 bitartean.
Epìzentroa Labaren mikroerakusketa gunean erakusketa aldatzeko garaia iritsi da eta maiatzaren bukaerara arte Oier Zuñiga artistaren lanak egongo dira ikusgai. Aurkezpena, asteazkenean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, Laban.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |