Donibaneko kuadrilen eguna txapelketa, kalejira, bazkaria eta musikaz betetako egitaraurekin.
Joseba Asironen Euskal Herriko historia ilustratu liburu bildumaren aurkezpena Karrikirin goizeko 12:00etan. Bertan, Asiron eta Martin Altzueta liburuen ilustratzailea egongo dira.
Jolasaren eta gorputz adierazpenaren bidez, lantegian euskal mitologiako pertsonaiak ezagutuko dira, hala nola sorginak, Basajaun, Mari edota Tartalo, bai eta haien inguruko elezaharrak ere. 5-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da. Sarrera doakoa da, aurrez izena emanda
Tatxers taldeak izen bereko lan berria aurkeztu du eta horrekin batera, aurkezpen bira. Lehenengo kontzertua Burlatako gaztetxean emango dute. LParen aurkezpenaren aurretik eta ondoren DJak eta beste kontzertu batzuk eskainiko dituzte. Sarrerak 10€an Burlatako Orreaga tabernan salgai.
J Martinak eta Merina Gris taldeak kontzertua eskainiko dute TOTEM Aretoan arratsaldeko 20:00etan. J Martinaren doinu elektronikoek forma berri bat hartuko dute banda formatuan egingo duten bira honetan. Merina Gris taldeak berriz, Pop abesti zirraragarriak eta bortitzak sortzen ditu, eta abangoardiak eta nostalgiak belaunaldi-ereserkietan bat egiten dute. Sarrerak: 12€ eta 15€ bertan.
Ziudadelako Mistoen eraikineko lehenengo solairuak Zzzz taldearen Frontera/muga erakusketa hartuko du. Kolektiboa Enrique Aparicio, Ignacio de Álava, Marcos García, José Antonio Larrasoaña, Fernando López, Alvaro Martínez, Paco Sada eta Pilar Sampol argazkilariek osatzen dute.
Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak Marisa Mantxolaren erakusketa ikusgai Ziudadelako Bolborategian. 50 lan baino gehiago, fotomuntaketa inprimatuak eta animatuak, dokumentazioaren eta fikzioaren sintesia, gizakien eta landareen soinu- eta argazki-erregistroekin eraikiak, denboran zehar hainbat tokitan barna behin eta berriz egindako ibilaldietan bildutakoak.
Sanduzelaiko jaiak ospatuko dituzte apirilaren 21ean eta 22an. Biziraun erromeria, Street Wise, Atrako Kriminal eta beste hainbat taldeen kontzertuak egongo dira.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |