Udaberriarekin jolasean haurrentzako eskulan tailerra ospatuko da martxoaren 19an 17:00etatik 19:00etara, Biltokin. Udaberriko loreekin eskulanetan arituko dira haurrak. Prezioa 3€ (eskura ordainduko da) eta izen emateak martxoaren 14a baino lehen.
Artze kontzertua Hutsun Txalaparta eta Jei hirukotearen eskutik, arratsaldeko 19:00etan, Berriozarko Entzunaretoan. Jazz-errepertorioa du, modu berrituan interpretatua, eta mitologia-oroitzapenekin. Sarrerak 5€an