Adriana Olmedoren Txiki antzezlana, arratsaldeko 17:00etan Mutiloako Kultur Etxean. Konfiantzaren galeraz eta adiskidantzaren balioaz gogoeta egiten duen abentura bat da. Hain zuzen ere, horixe gertatu zaio Maya protagonistari, konfiantza galdu baitu bere buruan, eta adiskideek ez dute bera baloratzen. Maya eskolaz aldatzeko beldur da, eta etxekoek ez diete jaramonik egiten haren kezkei. 4 urtetik gorako haurrentzat gomendatutako jarduera. Sarrerak: 3€an.
Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua Munduari itzulia 80 egunetan liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da. Arratsaldeko 18:00etan Antsoaingo Antzokian. Sarrerak: 4€an.
Itziar Ituño eta Ramón Agirrerekin hobe ixilik! antzezlana. Ez zenuen zertan esan! Eta, batez ere, fede txarreko baten aurrean! Hain zuzen, gaur egun, edozer esanda ere, eztabaidarako gai bihurtzen baita. Me Too, klima-aldaketa, amatasun subrogatua… Eztabaida dantzan dago, baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Ez dakigu. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira. Zizur Nagusiko Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak: 10€an.