Grinch filma euskaraz, Sarrigurengo Oihanburu aretoan. Arratsaldeko 17:30ean.
BRIF BRAF BRUF Haur literatura eta ilustrazio jaialdiaren 3. edizioa. Txantreako kaleetan, parkeetan eta plazetan zehar, jolasteko eta imajinatzeko instalazio artistikoak aurkituko dituzu abenduaren 26tik, urtarrilaren 7a arte.
Abenduak 26ean haurrentzako zinema euskaraz. "Ezusteko" filma eskainiko da arratsaldeko 18:00etan, Burlatako Kultur Etxean. Sarrera: doan, leku-kopurua bete arte.
Ainhoa liburuaren aurkezpena Katakraken, Fermin Muguruza eta Susanna Martinen eskutik. Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira. Arratsaldeko 19:00etan.
Bestelako Argiak jaialdia Ziudadelan izanen da berriz ere, abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra, sarrera librea duen adin guztietarako eskaintza zabalarekin. Jaialdiak honako hauek barne hartzen ditu: bideoarte-proiekzioak, argi-instalazio interaktiboak, haurrendako eta familiarteko sormen-lantegiak eta hainbat arte-erakusketa. Proposamenak hausnarketarako, gozamenerako, jolaserako eta emozioetarako gonbita egiten du bideosorkuntzaren bidez eta argia protagonista duen ikus-entzunezko artearen bidez. Informazio guztia webgunean.
Abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra (abenduaren 25, urtarrilaren 1 eta 6 izan ezik) goizeko 12:00ean zinema saioa Golem la morean. Euskaraz eskainiko diren filmen artean Rabbit Academy eta Nire Zirkua ikusgai egongo dira. Sarrerak: 5€ eta 1€ko gehigarria 3D filmetarako.
Haurrentzako sukaldaritza tailerran abenduaren 26an, 28an eta 29an. Goizeko 10:00etatik 12:00etara edo 12:15etik 14:15era. 5 urtetik aurrerako haurrentzat zuzenduta dago tailerra. Hiru saioen prezioa 8€koa da eta izen ematea abenduaren 21a baino lehen: https://labur.eus/BBx2g