Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 27. edizioa, Atarrabian. Hamazazpi talde ariko dira, haien artean La Furia, Bulego, Angelus Apatrida, Merina Gris, Segismundo Toxicómano, Odolkiak Ordainetan, Brigade Loco, Odei Barroso eta Raimundo el Canastero. Sarrerak: www.hatortxurock.eus
Haurrendako sormen gunean Bali berdea. Buztin Zuria tailerra Sanduzelaiko Civivoxen. Lantegiotan, haurrek hainbat proposamen landuko dituzte pintura miatzeko, eta koloreekin eta formekin jolasteko. Materialari forma emanen diote eguberriko kandela-lanpara polit bat egiteko. Arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. 6-11 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta. Tailerraren prezioa 2€koa da eta zozketak beteko dira 10 lekuak.
Tira aurrera! haur eta familientzako antzerkia. Pailazak misio bakar zuen bizitzan: zoriontsua izatea eta besteak zoriontsu egitea. Zorigaiztoko egun batean, berak eta panpinez osaturiko bere lagun taldeak zakarrontzian amaitu dute. Pailaza laguntza bila abiatuko lasterrean hirian barna, hamaika arrisku saihestuta. Mendillorriko Civivoxean arratsaldeko 18:30ean. Sarrera: 3 € aurrez izena emanda.
Zizurren ugaria da gazte talentua. Ikusi nahi duzu? Zatoz Kultur Etxeko anfiteatrora eta gozatu telebista-formatuan oinarritutako ikuskizuna, Zizurren egiten den zortzigarren aldia baita. Gazteek edozein arlotan duten trebetasun artistikoen adierazpena erakusteko talentu lehiaketa da: dantza, kantua, malabareak, umorea, imitazioak edota edozein arlotarako duten abilezia berezia. Epaimahaikideak: kultur teknikaria, gazteria teknikaria eta herriko artista bat Arratsaldeko 19:00ean doako sarrerarekin
Arratsaldeko 19:30ean Lore Zulaika eta Zuribostnerisei DJaren eskutik musika, Labak eta Zaldiko Mladikok antolatuta, Zaldikon.
Artisautza Azoka Geltokin asteburuan, ostiraletik igandera, abenduaren 16 eta 18 bitartean. Abenduak 16 ostirala: 17.00etatik – 21.00etara Abenduak 17 larunbata: 11.00etatik – 14.00etara eta 17.00etatik – 21.00etara Abenduak 18 igandea: 11.00etatik – 14.00etara
Bestelako Argiak jaialdia Ziudadelan izanen da berriz ere, abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra, sarrera librea duen adin guztietarako eskaintza zabalarekin. Jaialdiak honako hauek barne hartzen ditu: bideoarte-proiekzioak, argi-instalazio interaktiboak, haurrendako eta familiarteko sormen-lantegiak eta hainbat arte-erakusketa. Proposamenak hausnarketarako, gozamenerako, jolaserako eta emozioetarako gonbita egiten du bideosorkuntzaren bidez eta argia protagonista duen ikus-entzunezko artearen bidez. Informazio guztia webgunean.