Aske izan koloretan liburuaren aurkezpena STEILAS eta Dom Campistro marrazkilariaren eskutik. Goizeko 11:00ean Laban.
Geltokiko Artisautza Azokan Planetak eta margo sorkuntza tailerra. 6 eta 12 urte arteko haurrentzat, Kurunkun Txontxongiloaken eskutik, arratsaldeko 17:00ean. Izena eman.
Cormac McCarthyren Jainkoaren seme liburuaz arituko dira Katakrakeko irakurketa taldean. Lester Ballard izaki ustela da. Bere infernurako bidea da hau. Ez da esperantzarik Tennesseeko baso goibeletan. Zergatik da, bada, hain nobela nabarmena? Faulknerren oinordeko behinenak idatzi duelako, humanitatearen akaberak zer dakarren erakusten digulako, uste baino gertuago ditugun Tennesseeko baso goibelei ere euskara darielako. Gau eremu ilunagorik egon balitz, aurkituko zukeen, dio narratzaileak. Zenbatetan ez garen ilunpean galdu. Lester Ballard izaki ustela da. Eta, halere, zu izan zintezke Lester Ballard.
Artisautza Azoka Geltokin asteburuan, ostiraletik igandera, abenduaren 16 eta 18 bitartean. Abenduak 16 ostirala: 17.00etatik – 21.00etara Abenduak 17 larunbata: 11.00etatik – 14.00etara eta 17.00etatik – 21.00etara Abenduak 18 igandea: 11.00etatik – 14.00etara
Bestelako Argiak jaialdia Ziudadelan izanen da berriz ere, abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra, sarrera librea duen adin guztietarako eskaintza zabalarekin. Jaialdiak honako hauek barne hartzen ditu: bideoarte-proiekzioak, argi-instalazio interaktiboak, haurrendako eta familiarteko sormen-lantegiak eta hainbat arte-erakusketa. Proposamenak hausnarketarako, gozamenerako, jolaserako eta emozioetarako gonbita egiten du bideosorkuntzaren bidez eta argia protagonista duen ikus-entzunezko artearen bidez. Informazio guztia webgunean.