Karrikadantza Zentral Antzokian goizeko 12:00etatik aurrera, Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Sarrera librea izango da.
'Aurkitu gabeko altxorra' Zirika Zirkusen eskutik. Niko, gure protagonista, Augusta Robusta pirataren liburua irakurtzen ari zela, lo zanpa gelditu da. Lokartu eta berehala, bere ametsetako pertsonaiekin egin du topo. Hemen nago!, Augusta Robusta gaztea naiz! Agudo, entrenamendua eta planaren prestaketa eginen dugu eta, gero, aurkitu gabeko altxorren bila abiatuko gara! Familientzat, 3 urtetik gora. Sarrera: 3€
Txalo Produkzioen Lehendakari gaia antzerki-komedia Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik, gazte eta helduentzat zuzenduta. Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, eureneginkizunetan bokaziodunak al dira? Sarrera: 6 €
'HORMA' musika elektronikoari buruzko jardunaldien lehen edizioa azaroaren 19, 25 eta 26an ospatuko da Baluarten eta Planetarioan. Azaroaren 19an Planetarioko Tornamira Aretoan, Kolonbiako techno eszenako protagonista Adriana Lopezek saio esperimentalago bat aurkeztuko du, non testurak, bonboak eta melodiak aurkituko diren, Mikel Agirrezabalagaren ikusizko lanarekin batera, Planetarioko kupularen gaineko proiekzioekin. Sarrerak: 7€, salgai daude jada Baluarte eta Planetarioko webgunean.
Azaroak 19 eta 20an Nafarroa Arena Parkour-eko Espainiako Txapelketa ospatuko da. Kirol honetako lehendabiziko txapelketa. Txapelketa honek estatuko 100 kirolari onenak bilduko ditu zirkuito zoragarri batean nafar pabilioian. Sarrera: 8€