Miru Kamishibai' ipuin kontalaria egonen da Orkoiengo Gizarte Texeko liburutegian arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa da
Zuhaitz Gurrutxaga (Elgoibar, 1980), FutbolisTOK, bere bakarkako bigarren lana aurkeztera datorkigu. Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia izango da. Futbolisto baten Konfidentziak,bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzez gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide. Antsoaingo Antzokian izango da arratsaldeko 19:30etan. Sarrerak: 7€
Gure Zirkua euskal zirkuak malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia... eskainiko ditu 12 emanalditan zehar, Antsoainen. Sarrerak: www.gurezirkua.eus web-gunean
Urriaren 26tik azaroaren 1era, 10:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Sarasate Pasealekuan. Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, jarduerak, konferentziak...
Las Tipex, Tatxers, Leizeak, Sorkari, Skabidean eta Herdoil izanen dira, besteak beste, Iruñerriko eszena antikomertziala sustatzea helburu duen Ez Dago Hilda kolektiboak antolatutako jaian.