'Sarean euskaraz' programaren baitako ikastaroa da eta musika sortzeko eta nahasteko aplikazioekin trebatzen lagunduko dizu. Izen-ematea zabalik, sareaneuskaraz.eus webgunean.
'Basoko misterioak udazkenean’ ipuin kontaketa, Arrosadiako Udal Liburutegian, Maitane Pérezen eskutik. Sarrera doakoa, aldez aurretik izena emanda, biblimil@navarra.es -en edo liburutegiko telefonoan.
'Larruazalaren periferiaz haraindi' Silvia Federiciren liburuaren aurkezpena Katakraken arratsaldeko 19:00etan.
Erretzaile damutuen konpainia Aingeru Epaltzaren nobela berriaren aurkezpena Zaldiko Maldikon. Fermin Erbiti kazetari eta idazleak gidatuko du eta arratsaldeko 20:00etan izango da.
Gure Zirkua euskal zirkuak malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia... eskainiko ditu 12 emanalditan zehar, Antsoainen. Sarrerak: www.gurezirkua.eus web-gunean
Urriaren 26tik azaroaren 1era, 10:30etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Sarasate Pasealekuan. Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, jarduerak, konferentziak...