Sanduzelai auzoko eguna. Txupinazoa, kalejira, dantza, herri bazkaria, Lucianoren musika, suzko zezena, zozketak eta askoz gehiago.
ANACek, Asociación Navarra para las Altas Capacidades-ek, 'Emozioen eta kognizioen tandema' hitzaldia antolatu du Sanduzelaiko Civivoxean, Iruñan. Gurasoei eta hezkuntzako profesionalei zuzendutako hitzaldi honetan, gaitasun handiko haurrekin behar bezala esku-hartzeko esparru kognitiboaz gaian esparru emozionalak duen garrantziaz hitz egingo da. Hizlaria Amaia Agiriano psikologoa eta gaitasun handietako irakasle espezializatua izango da. Sarrera: doakoa. Informazio gehiago hemen
Arrosadian euskara plazara. Egun osoko programazioa, kalejira, bertsolariak, taloak, zozketak...
Bigarren eskuko arropa salmenta eta trueke azoka bueltan da berrikuntza ugarirekin, kultur programazioarekin eta helburu solidario batekin. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara.
Gure Zirkua euskal zirkuak malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia... eskainiko du bi saioetan, Antsoainen. Lehenengoa arratsaldeko 16:00etan eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak: www.gurezirkua.eus web-gunean
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehenengo itzuliko lehenengo saioa jokatuko da Elizondon. Amaia Castorene Luro izango da aurkezlea eta partaideak: Agin Laburu Rezola, Alaia Martin Etxebeste, Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi Marzol, Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Agirre Goia.
KALIGRAMAK eta ART CINCO Ispilu mezuduna. EUSKEgun on esanen dizun ispilu polit bat sortuko dugu edota zure burua bibote dibertigarri batekin marraztua ikus dezazun. Zeuk erabaki! SANDUZELAIKO CIVIVOXA
Skabidean taldeak hamargarren urteurrena ospatuko du TOTEM Aretoan urriaren 22an, sorpresaz beteriko kontzertu berezia eskainiz. Sarrerak jadanik salgai!
‘Familia+Euskara’ ziklo nagusia amaitzeko ‘Jolas eta jostailuen erakusketa’ zikloa proposatzen du Berriobeitik. Erakusketa Maria de Maeztu Kultur Etxean izango da eta Azaroaren 21etik 23ra egongo da ikusgai. Bertan, merkatuan dauden euskarazko jolas eta jostailuen bilduma zabala aurkezten da, horri buruzko aholkularitza eskainiz. Jardueren ordutegi eta kokapenaren inguruko informazio gehiago: www.berriobeiti.eus webgunean.
Gure Zirkua euskal zirkuak malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia... eskainiko ditu 12 emanalditan zehar, Antsoainen. Sarrerak: www.gurezirkua.eus web-gunean