Pier Paolo Pasolini XX. mendeko pentsalari publiko nagusietako bat izan zen. Ragazzi di vita (1955), 'Kale gorriko umeak' euskaraz, bere lehen eleberria, itzuli du Fernando Reyk. Harkaitz Canok idatzi du hitzostea eta Hasier Goikoleak marraztu du azala. Liburuaren aurkezpena Txantreako Malatesta pizzerian izango da, arratsaldeko 19:00etan.
'Alava sareko emakumeak (1936-1946). Erresistentzian aitzindari. Historian atzelari?' hitzaldia Iosu Chueca Intxustaren eskutik. Katakraken, Xaloa telebistaren 25. urteurrena ospatzeko, arratsaldeko 19:00etan.
Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatziale eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du. Sarrera: doan edukiera bete arte.