'Plazer elkarrizketak': sexualitateak bertso bihurtuko dituzte Sarai Roblesek, Idoia Granizok eta Ainara Ieregik arratsaldeko 18:30etan.
Olaia Inziarte 1999an jaiotako musikari nafarra da. Beti egon izan da musikari erabat lotuta, influentzia zahar nahiz berriak irentsiz, eta, deuseri aterik itxi gabe, inportanteena entzule ona izatea dela biziki sinisten du. Sortzearen behar edo dependenziaren dantza arriskutsuan egiten ohi du kantu, bide osasuntsuenen bila. Egun, Pleura taldeko abeslaria izanik, Iker Lauroba eta Chicasobresaltorekin batera ere aritzen da, teklatu eta koroetan. Eta hona hemen TOTEM Aretora dakarrena: bere proiektu propioa.
Sofokaos, Sorkari eta Merina Gris-en kontzertuak Atarrabiako txozna gunean 23:00etatik aurrera.
Topaketen ondoren’ erakusketa 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa da, topaketa horiek abiapuntu hartuta sortu zena eta demokrazian bere ibilbide artistikoa hasi zuena. Ikusgai egonen da irailaren 30etik urtarrilaren 8ra bitartean Ziudadelako Arma Aretoaren lehen solairuan.