'Hairaren alpistegia' bertso antzerkia Aissa Intxausti eta Eneko Arrateren eskutik Barañaingo Kulturguneko Karpan, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera: doakoa.
'Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia' liburuaren irakurle taldea, Jon Alxegak gidatuta, Uharteko Plazaldean arratsaldeko 18:30etan.
Euskarabideak antolatua. Migel Mari Elosegi "Luze"-ren eskutik. Basoek Nafarroan azalera handia dute eta bio aniztasun zabala ere. Zoritxarrez erronka askori egin behar diete aurre eta altxor honek guztion arreta eskatzen du.
'Epizentroa' mikroerakusketa zikloa Labaren proiektu berriaren aurkezpena Maite Mutuberriaren eskutik Laba gunean.
Film laburren emanaldia Nafarroako filmotekan. Navarra Shortzinemako katalogoan aukeratutako filmen emanaldia: San Simon 62, Alas/tierra, Hezur berriak… Sarrera: 3€ (orokorra) eta 1€ (Nafarroako Filmoteka eta bestelakoak).
Topaketen ondoren’ erakusketa 1972ko Iruñeko Topaketen ondorengo artisten belaunaldiari buruzko erakusketa kolektiboa da, topaketa horiek abiapuntu hartuta sortu zena eta demokrazian bere ibilbide artistikoa hasi zuena. Ikusgai egonen da irailaren 30etik urtarrilaren 8ra bitartean Ziudadelako Arma Aretoaren lehen solairuan.