Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezur mamitutako festa distiratsu bat.” Alaia Martin. Testua: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboaDramaturgia eta zuzendaritza: Igor de QuadraDramaturgia eta interpretazioa: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro eta Jon Ander UrrestiEszenografia: Miriam IsasiJantziteria: Alberto SinpatrónArgiztapena: Arantza FloresSoinua: Asier RenteriaArgazkiak: Aitane Goñi, Yuri Agirre (Kulturaz Kooperatiba)Bideoa: ArriguriLaguntza: Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorginguna, Eusko Jaurlaritza, Arriaga AntzokiaEkoizpena: Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin.Sarrerak
Grekera zaharretik heldu da autopsia hitza. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izanen litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). Hildakoaren gorpua behatu, hila dagoela egiaztatu eta heriotzaren kausak aztertzea dira autopsiaren xede nagusiak. Forenseen lan-metodoa paisaiari aplikatu zaio erakusketa hau osatzen duten bortz argazki multzo desberdinak egiteko orduan. Jendez hustu diren herriak, Berako bordak, Portugalgo tren geltokiak… denbora batean bizi-bizirik zeuden paisaiak hil-hurren edo erabat hilik ailegatu dira gure garaietaraino.