“Bekatorosak” liburuari buruzko workshop artistikoa euskaraz. Lantegigilea: Dom Campistron, Bekatorosak liburuaren egilea. Harrotu Zentroan (San Gregorio 28). Izena emateak: 948226326 eta 699384965. lgtbi@pamplona.es.
Grekera zaharretik heldu da autopsia hitza. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izanen litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). Hildakoaren gorpua behatu, hila dagoela egiaztatu eta heriotzaren kausak aztertzea dira autopsiaren xede nagusiak. Forenseen lan-metodoa paisaiari aplikatu zaio erakusketa hau osatzen duten bortz argazki multzo desberdinak egiteko orduan. Jendez hustu diren herriak, Berako bordak, Portugalgo tren geltokiak… denbora batean bizi-bizirik zeuden paisaiak hil-hurren edo erabat hilik ailegatu dira gure garaietaraino.