Ostirala, urtarrilak 21

09:00
20:00

Autopsiak. Argazkilaritza. Asier Gogortza

Civivox Kondestable, Iruñea | Erakusketa

Grekera zaharretik heldu da autopsia hitza. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izanen litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). Hildakoaren gorpua behatu, hila dagoela egiaztatu eta heriotzaren kausak aztertzea dira autopsiaren xede nagusiak. Forenseen lan-metodoa paisaiari aplikatu zaio erakusketa hau osatzen duten bortz argazki multzo desberdinak egiteko orduan. Jendez hustu diren herriak, Berako bordak, Portugalgo tren geltokiak… denbora batean bizi-bizirik zeuden paisaiak hil-hurren edo erabat hilik ailegatu dira gure garaietaraino.

Autopsiak. Argazkilaritza. Asier Gogortza Civivox Kondestable

Grekera zaharretik heldu da autopsia hitza. Euskarazko itzulpen zuzena “norberak ikustea” izanen litzateke, “αὐτός” (autos, norbera) eta “ὄψις” (opsis, ikustea). Hildakoaren gorpua behatu, hila dagoela egiaztatu eta heriotzaren kausak aztertzea dira autopsiaren xede nagusiak. Forenseen lan-metodoa paisaiari aplikatu zaio erakusketa hau osatzen duten bortz argazki multzo desberdinak egiteko orduan. Jendez hustu diren herriak, Berako bordak, Portugalgo tren geltokiak… denbora batean bizi-bizirik zeuden paisaiak hil-hurren edo erabat hilik ailegatu dira gure garaietaraino.

20:00
22:00

Lauarin Dantza Taldea: Zubi

Atarrabiako Kultur Etxea, Hiru Herri | Dantza saioa

Ikuskizunak gogoeta egiten du zuhaitzaren eta bizitzaren artean dagoen funtsezko loturaz eta ilargiaren indarraz, ilargiaren eraginez gertatzen baita hori. Euskal dantza da ikuskizunaren ardatz, bai tradizionala bai berritua, bai asmatua dagoena bai asmatzekoa dena, betiere musika, dantza, ilustrazioak eta bideo-animazioak uztarturik, guztiak ere lan honetarako onduak. Konpainiako kideek aztarna baten gisa dute “Zubi”, hau da, beraiek utzitako aztarna, atzetik etorriko diren dantzariendako, prozesua guztien arteko lanari esker aberasten baita, Euskal Dantzaren haria sekulan hautsi gabe.

Lauarin Dantza Taldea: Zubi Atarrabiako Kultur Etxea

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»