Abesti eta koreografiekin, Nerek eta Enekok leku liluragarri bat ezagutuko dute. Aurretik egindako euren bidaietan, liburu magiko bati esker honako toki bitxiak ezagutu zituzten: baso bat (Liburu magikoa -2012-), ozeanoaren hondoa (Oneka marrazoa -2014-), espazioa (Astonauta Tronpeta Flauta, mundu berri bat eraikitzen -2016-) eta lurraren bihotza (Satorjator, lurraren bihotzera goaz).
Nor dago erraldoien magalean? Nola ikusten da mundua hortik? Erraldoien iruditeriatik, handia eta txikia izatearen arteko diferentziatik, tokiko kultura-kolektiboen aukerako ikusezintasunetik edo ez ikusezintasunetik abiatuta, obra honek kultura bizitzeko modu desberdinak jorratzen ditu. Antzezpen bakoitzean antzerki-esperientzia desberdina da, bizirik dagoen antzerki-adierazpen bat, non ikusmena, poetika eta umorea aurkitzen diren. Muntaia Metrokoadrokak Atarrabiako Kultur Etxean duen egoitza artistikoaren emaitza da, eta Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren parte da, arte eszenikoetan euskarazko sorkuntza artistikoa sustatzen duena.