Kondairak dio badela nonbait ahalmen berezidun diamante magiko bat: ilbetearen argiak ukitzen duenean, bere jabearen desioak betetzen ornen ditu. Maga Kahn mago arriskutsuaren ametsa bizitoki duen oihan ilunetik ateratzea da. Izan ere, ezin du eguzkiaren argia jasan, erre egiten baita izpi batek azala ukitu bezain pronto. Sablehortz kapitainak, itxuraz, munduko piratarik anker eta beldurgarrienak, bere ontzia urre eta bitxiz bete nahi du. Pinky gazteak, aldiz, bizimodu lasaia beste helbururik ez du, eta, Veronicak, haren lagunik onenak, abenturak ditu amets. Ezustean, baina, Marco txikia da diamantearekin ihes egiten duena, eta konturatu orduko, denak ere diamante magikoa lortzeko lasterketa arriskutsu batean murgilduko dira.
Zeren beldur gara beldur garenean? Beldurrak beldurra ematen digu? Zenbat beldur dago gure beldurrean? Galdera hauekin obsesionatuta daude Von Simon irakaslea eta Von Soria irakaslea, gure zientzialariak. Bere laborategian beldurra sortu dezaketen formulak estutu, bihurritu eta maneiatzen dituzte. Antzeztokia: Teatro de Ansoain Eguna(k) eta ordua(k): Igandea, Azaroa 7, 2021 - 18:00 Aurrezko prezioa: 4,00€ Lehiatila prezioa: 4,00€ Sarreren salmenta: www.ansoain.es
Beharbada galdetuko duzu: zer da ipuingarria, zerk izanbehar du ipuingarri? Liburuaren jaia dugu hori. Ipuinak ahoz aho eta belarrizbelarri mugitu nahi ditugu, eta, asmo horrekin, haur etagazte literaturarentzako unibertso txiki bat sortuko duguIruñerriko alde zaharrean. Ipuinekin amesten duzuenok,ipuinekin bizi zaretenok, jakin-mina duzuenok... guztiokgonbidatzen zaituztegu parte hartzera.