Larunbata, azaroak 6



12:00

Duguna

Iruñeko Burgoen plaza, Iruñea | Dantza saioa

Heldu den larunbaterako festa txiki bat antolatu du Dugunak Burguen plazan, zenbait lagunekin batera.  

Duguna Iruñeko Burgoen plaza

Heldu den larunbaterako festa txiki bat antolatu du Dugunak Burguen plazan, zenbait lagunekin batera.

 


12:00

MANIFESTAZIOA: Euskara gaia, bada garaia!

Baratxurien plaza, Iruñea | Elkarretaratzea

NUP euskaraz taldeak deituta, euskararen aldeko manifestazioa. Baratxurien plazatik

MANIFESTAZIOA: Euskara gaia, bada garaia! Baratxurien plaza

NUP euskaraz taldeak deituta, euskararen aldeko manifestazioa. Baratxurien plazatik


17:30

BERTSOAK: Nafarroako Bertxolari Txapelketa. Finalaurrekoa.

Berriozarko entzunaretoan, Iruñea | Bertso saioa

Osasun arazoak medio, Eneko Fernandezek ezingo du saio horretan kantatu, eta Julio Sotok hartuko du bere tokia. Harekin batera ariko dira oholtzan Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte eta Patxi Castillo. Irabazleak zuzenean eskuratuko du finalerako txartela. Sarrerak salgai daude, www.bertsosarrerak.eus atarian. 

BERTSOAK: Nafarroako Bertxolari Txapelketa. Finalaurrekoa. Berriozarko entzunaretoan

Osasun arazoak medio, Eneko Fernandezek ezingo du saio horretan kantatu, eta Julio Sotok hartuko du bere tokia. Harekin batera ariko dira oholtzan Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Alazne Untxalo, Mikel Lasarte eta Patxi Castillo. Irabazleak zuzenean eskuratuko du finalerako txartela. Sarrerak salgai daude, www.bertsosarrerak.eus atarian. 


18:00

HAURRENTZAKO ANTZERKIA: NOA UY, UY, UY

Civivox Sanduzelai, Iruñea | Haurrentzako antzerkia

2 urtetik +, heldu batek lagundurik. 3 €. Aurrez izena emanda. Noak ia hiru urte ditu eta berezkoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira. Egun apartak izango dira denentzat. Noa haiekin egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez. ?“Urakana” dator. Gazte eta bizi sentituko dira irudimenaren ateak bide berriei irekiz. Noak ere maitasunaren, konfiantzaren, berezkotasunaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetara bidaiatuko du aitona-amona alaiekin. Abentura mugagabea hirurentzat.

HAURRENTZAKO ANTZERKIA: NOA UY, UY, UY Civivox Sanduzelai

2 urtetik +, heldu batek lagundurik. 3 €. Aurrez izena emanda. Noak ia hiru urte ditu eta berezkoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira. Egun apartak izango dira denentzat. Noa haiekin egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez. ?“Urakana” dator. Gazte eta bizi sentituko dira irudimenaren ateak bide berriei irekiz.

Noak ere maitasunaren, konfiantzaren, berezkotasunaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetara bidaiatuko du aitona-amona alaiekin. Abentura mugagabea hirurentzat.


18:30

ANTZERKIA: Juan Sin Miedo

Atarrabiako Kultur Etxea, Hiru Herri | Antzerkia

4 urtetik gorako familia-publikoa. Juan beldurra zer den ez dakien gazte bat da, beraz, bere aitak, zentzu handiz eta hainbat saiakeraren ondoren, bere etxe erosoa utzi eta beldurraren bila abiatzea aholkatuko dio. Orduan Juanek sorgin batekin topo egingo du, sorgindutako gaztelu bat bisitatzea aholkatuko diona; han hiru gau irautea lortzen badu, gaztelua sorgindu egingo da eta errege etxegabetuak saritu egingo du. Beraz, Juanek mamu maitekor bati aurre egingo dio, pirata ezpatari bati, banpiro kapapetu bati, saskibaloi partida bat jokatuko du erraldoi burugabe baten buruarekin eta deabru trizefalo baten hiru buruekin eztabaidatuko du. Grimm anaien klasiko honek esaten digu beldurra ezagutzen ez baduzu ezin duzula kemena ezagutu.

ANTZERKIA: Juan Sin Miedo Atarrabiako Kultur Etxea

4 urtetik gorako familia-publikoa.

Juan beldurra zer den ez dakien gazte bat da, beraz, bere aitak, zentzu handiz eta hainbat saiakeraren ondoren, bere etxe erosoa utzi eta beldurraren bila abiatzea aholkatuko dio. Orduan Juanek sorgin batekin topo egingo du, sorgindutako gaztelu bat bisitatzea aholkatuko diona; han hiru gau irautea lortzen badu, gaztelua sorgindu egingo da eta errege etxegabetuak saritu egingo du. Beraz, Juanek mamu maitekor bati aurre egingo dio, pirata ezpatari bati, banpiro kapapetu bati, saskibaloi partida bat jokatuko du erraldoi burugabe baten buruarekin eta deabru trizefalo baten hiru buruekin eztabaidatuko du. Grimm anaien klasiko honek esaten digu beldurra ezagutzen ez baduzu ezin duzula kemena ezagutu.



10:00
14:00

Ipuingarria, Liburu festa

Geltoki, Iruñea | Azoka

Beharbada galdetuko duzu: zer da ipuingarria, zerk izanbehar du ipuingarri? Liburuaren jaia dugu hori. Ipuinak ahoz aho eta belarrizbelarri mugitu nahi ditugu, eta, asmo horrekin, haur etagazte literaturarentzako unibertso txiki bat sortuko duguIruñerriko alde zaharrean. Ipuinekin amesten duzuenok,ipuinekin bizi zaretenok, jakin-mina duzuenok... guztiokgonbidatzen zaituztegu parte hartzera.

Ipuingarria, Liburu festa Kondestable jauregia

Beharbada galdetuko duzu: zer da ipuingarria, zerk izan
behar du ipuingarri?

Liburuaren jaia dugu hori. Ipuinak ahoz aho eta belarriz
belarri mugitu nahi ditugu, eta, asmo horrekin, haur eta
gazte literaturarentzako unibertso txiki bat sortuko dugu
Iruñerriko alde zaharrean. Ipuinekin amesten duzuenok,
ipuinekin bizi zaretenok, jakin-mina duzuenok... guztiok
gonbidatzen zaituztegu parte hartzera.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»