Ametsen urtebetetze eguna da eta bere lagunek ezusteko festa bat prestatu diote. Amets bere urtebetetzea ahaztu dutelakoan dago, baina azkenean berak emango die lagunei ezusteko galanta…” Taldearen lehen filmean oinarriturik, ikuskizunak zuzeneko musika du eta dibertitzeaz gain, hainbat balore lantzen ditu, hala nola solidaritatea, adiskidetasuna eta besteenganako errespetoa, besteak beste. Bi emanaldi eskainiko dira: 12:00etan eta 17:00etan