Irakaslea: Erkuden de Andrés6-11 urteko haurrentzat.Eduardo Chillidaren lanaren hainbat alderditan murgilduko gara, hala nola espazioan, hutsartean, argian edota forman. Horrela, paperak eta kartoiak erabiliz, hainbat lan sortuko ditugu eguzkiaren argia biltzeko. Horrez gain, paper gaineko tolesturak eginen ditugu espazio berriak osatzeko.
Oihana Lopezen eskutik.
6-11 urteko haurrentzat Prezioa: 2 euro KALIGRAMAK ETA ART CINCOHainbat seilu erabiliz, inpresio paregabeak eta harrigarriak sortuko ditugu, bai irudi geometrikoen bidez, bai kolore motelduen bidez.
5 urtetik gorako haurrentzat.Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolaturiko Haurrentzako XVIII. Antzerki Testu Lehiaketaren irabazlea. Ilazki, bere ama Grazianarekin bizi den 9 urteko neska bat da. Grazianak, hitzen sorgina da eta herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, txaketak, galtzerkiak...ehuntzen (josten) ditu. Ilazkiren pasioa egurra lantzea da. Horregatik bakar-bakarrik igaroten duen denbora luzea, egurra zizelkatzen pasatzen du. Urtero, San Juan gaua iristen denean, Ilazkik ezinezkoa den desio berbera eskatzen du. Ahizpa bat eduki nahiko luke elkarrekin denbora pasatu eta jolastu ahal izateko. Ilargia eta mamurroei esker Ilazkiren desioa betetzear dago. Basoaren erdian munduan bakarrik geratu den 7 urteko neskatxa bat topatuko du Grazianak. Hilal deitzen da eta ahizpa, ama eta familia baten beharra dauka.
Adina: 3 urtetik goraPrezioa: 8 euro. Familia-sarrera (2 heldu + 2 haur): 25 euro (salgai soilik txarteldegian)