Doako ikastaroa - 2 orduko saio bakarra Mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten musika aplikazio berriak era erraz, intuitibo eta dibertigarrian erabiltzera bideratutako saioa; Sarean musika sortu, nahastu nahiz zabaltzeko. Ezinbestekoa nork bere smartphonea edo tableta eta aurikularrak eramatea. Zuzendaria: DJ Makala Nafarroako Gobernuak euskarazko doako ikastaroen zikloa ere antolatu du IKTen inguruan, eta hori urriaren 13tik azaroaren 15era bitarte garatuko da. Zikloa Nafarroako 23 herritara iritsiko da, eta zazpi tailer-mota eskainiko dira. Guztira 25 ikastaro egongo dira, 3 Iruñean eta 22 beste udalerrietan. IKTen erabiltzaile aktiboenak izanik, programa bereziki 12 urtetik gorako gazteentzat pentsatu da, baina gai horretan interesa duen edonork parte har dezake. Interesatuek web orrialde honetan eman dezakete izena: www.sareaneuskaraz.eus.
Azaroaren 5ean emango zaio hasiera 30.Bertsoaroari, eta hain zuzen, efemeridea gogoraraziko duen jaialdi berezi batek abiatuko du zikloa. Oholtza gainean izango dira 1991ko lehen Bertsoaroa hartan kantuan aritutako bi bertsolari (Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso) gaur egungo bi nafar bertsolari gazterekin batera (Joanes Illarregi eta Sarai Robles), ordukoaz eta oraingoaz elkarrizketan. Gaiak jartzen, bestalde, lehen jaialdi hartan aritu zen Mikel Taberna eta azken urteetako Bertsoaroan hainbatetan ibilitako Alaitz Rekondo ariko dira. Lau eskutara diseinatu dute saioa.