Doako ikastaroa - 3 orduko saio bakarra Badakizu gai zarela zeure objektuak sortzeko 3D inprimagailu baten bidez? Objektu bat sortu, diseinatu eta modelatzeko prozesu guztia segituko duzu objektua inprimatu arte. Baita saretik diseinuak eskuratu eta konpartitzeko aukera ere. Zuzendaria: Joseba Senosiain (Protomakers) Nafarroako Gobernuak euskarazko doako ikastaroen zikloa ere antolatu du IKTen inguruan, eta hori urriaren 13tik azaroaren 15era bitarte garatuko da. Zikloa Nafarroako 23 herritara iritsiko da, eta zazpi tailer-mota eskainiko dira. Guztira 25 ikastaro egongo dira, 3 Iruñean eta 22 beste udalerrietan. IKTen erabiltzaile aktiboenak izanik, programa bereziki 12 urtetik gorako gazteentzat pentsatu da, baina gai horretan interesa duen edonork parte har dezake. Interesatuek web orrialde honetan eman dezakete izena: www.sareaneuskaraz.eus.