Ostirala, urriak 23



18:00

IKASTAROA: Bideomapping

Civivox Kondestable, Iruñea | Ikastaroa

Doako ikastaroa - 2 orduko saio bakarra Bideo mappingaren oinarri, tresna eta prozesuari errepasoa egingo zaio. Objektu edota gainazalak mapeatzeko modu ezberdinak, proiekzioari edukia emateko ahalmena eta oinarrizko kontzeptuak praktikaren bidez ezagutuko ditugu. Tailerra oinarrizko mailako hurbilketa izango da, ondorioz, aurreko ezagupenik ez da behar.  Zuzendaria: Martin Etxauri (Elurmaluta) Nafarroako Gobernuak euskarazko doako ikastaroen zikloa ere antolatu du IKTen inguruan, eta hori urriaren 13tik azaroaren 15era bitarte garatuko da. Zikloa Nafarroako 23 herritara iritsiko da, eta zazpi tailer-mota eskainiko dira. Guztira 25 ikastaro egongo dira, 3 Iruñean eta 22 beste udalerrietan. IKTen erabiltzaile aktiboenak izanik, programa bereziki 12 urtetik gorako gazteentzat pentsatu da, baina gai horretan interesa duen edonork parte har dezake. Interesatuek web orrialde honetan eman dezakete izena: www.sareaneuskaraz.eus.

IKASTAROA: Bideomapping Civivox Kondestable

Doako ikastaroa - 2 orduko saio bakarra

Bideo mappingaren oinarri, tresna eta prozesuari errepasoa egingo zaio. Objektu edota gainazalak mapeatzeko modu ezberdinak, proiekzioari edukia emateko ahalmena eta oinarrizko kontzeptuak praktikaren bidez ezagutuko ditugu. Tailerra oinarrizko mailako hurbilketa izango da, ondorioz, aurreko ezagupenik ez da behar. 

Zuzendaria: Martin Etxauri (Elurmaluta)

Nafarroako Gobernuak euskarazko doako ikastaroen zikloa ere antolatu du IKTen inguruan, eta hori urriaren 13tik azaroaren 15era bitarte garatuko da. Zikloa Nafarroako 23 herritara iritsiko da, eta zazpi tailer-mota eskainiko dira. Guztira 25 ikastaro egongo dira, 3 Iruñean eta 22 beste udalerrietan.

IKTen erabiltzaile aktiboenak izanik, programa bereziki 12 urtetik gorako gazteentzat pentsatu da, baina gai horretan interesa duen edonork parte har dezake.

Interesatuek web orrialde honetan eman dezakete izena: www.sareaneuskaraz.eus.


21:00

ANTZERKIA: 'Losers'

Noaingo kultur etxea, Iruñerria | Antzerkia

Sarrera 10 euroan.  Sinopsia Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala. Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute...

ANTZERKIA: 'Losers' Noaingo kultur etxea

Sarrera 10 euroan. 

Sinopsia

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: Umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute.

Lortuko al dute...

Motak:
Guneak:

Egutegia

Urria
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Azaroa
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Urte osoko agenda ikusi »»