Bere burua aurkeztu zuenetik, urratsez urrats ari da Liberoamerika plataforma literatura sustatzen. Eta, neurri berean, jarritako helburuak betetzen ere ari da. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, iaz, arreta Euskal Herrian jarri eta bertan editore taldea sortu eta iragarri zuen euskal idazle gazteen lanak biltzeko asmoa. Horretarako deialdia ireki zuen, genero librean idatzitako testuak jaso eta ondoren hautatutakoekin liburu edo antologia moduko bat osatzeko. Testuak iazko ekainetik irailera bitartean jaso zituzten Leire Alonso eta Iosune de Goñik, Liberoamerika literatur plataformaren euskal editoreak. Guztira 44 proposamen heldu ziren haien eskuetara eta horietatik 24 aukeratu dituzte argitaratzeko.
Pamplonesa kalera aterako da, eta hiru kontzertu eskainiko ditu hiriko hainbat gunetan, irailaren 18an eta 25ean. Lehen kontzertua irailaren 18an, ostiralean, izango da, 20:30ean, Iparraldeko Etxabakoitzen, eta bigarrena, irailaren 25ean, ostirala, 20:30ean, Yamaguchi parkean.
Bertako produktuarekin egindako afaria + Ikuskizuna Irailak 25 ostirala | 21.00etan Ekoizleek euren produktuari buruz hitz egingo dute: UZTALDI (Lizarra) Tomate y barazki ekologikoak QUESERÍA LOPERENA (Egozkue) Idiazabal gazta BODEGAS ARISTU (Irunberri) Ardo ekologikoa Afalondoa bakarrizketekin: Francisco Zubeldia eta Maider Lazkano Edukiera mugatua eta mahaikideen arteko segurtasun distantziak Hemen gorde dezakezu zure plaza > www.geltoki.red/eu/gastro-show
Irailak 24 eta 25: Udako ikastaroa on line Iruñeko UHUN eta Nafar Ateneoak antolatuta. “Euskarazko literatura Nafarroatik: egoera, ezaugarriak, erronkak. Badago euskal literatura nafarrik?”. Asier Barandiaran, Garazi Arrula, Hedoi Etxarte eta Angel Erro. Zuzendariak: Ekaitz Santazilia eta Izaskun Villarreal (UPNA-NUP). Programa: Irailaren 24a, ostegunarekin 17:00. 17:15. Konektatzea eta ikastaroaren aurkezpena. 18:15. Nafarren ekarpena euskal literatura sistemaren barruan: ikuspegi historiko bat. Asier Barandiaran. Euskal Herriko Unibertsitatea. 19:15. Made in Nafarroa: zer, nola eta arkitektura gehiago. Garazi Arrula. Itzultzailea eta Txalaparta argitaletxeko editorea. Azken galderak. Irailaren 25a, ostiralarekin 17:00. 17:15. Konektatzea eta eguneko saioen aurkezpena. 18:15. Oinordetzari uko egiteaz: Nafarroa garaiko euskal edizio garaikideaz. Hedoi Etxarte. Itzulpengintza eta interpretaritzan lizentziaduna. 19:15. Mamuen etxea: badago nafar literaturarik?. Angel Erro. Idazlea eta itzultzailea. Azken galderak.