Iazko esperimentuarekin kontent samar, aurten ere, heldu den otsailaren 23an hartuko ditu Iruinkokoak Iruñeko alde zaharreko karrikak. Urri-azaroan hasi ditugu prestaketa lanak eta otsaileko hirugarren iganderako prest izanen ahal gara!! Hauxe dugu programa: 9:30etatik aitzina Karrikaingurua alde zaharreko karriketan barna eta asalduak: Katakrak Piparrika Suberri taberna Nabarreriako Meson-en 13:00etan Iruinkokoa, Santana plazan. 15:00etan bazkari irekia Gero gerokoak... Bazkari irekia Bazkaria ere inauteriaren parte da, karrikaingurua edo Koko-mustra bezain garrantzitsua eta beraz, Iruinkokoko(ko) partaide guztiei ireki nahi diegu: Kokoxuri, Kokobeltz, musikari, bertsolari, jostun, laguntzaile, sukaldari... eta zuri ere bai, bistan dena!! Txartelak Karrikiri dendan daude salgai 15 euroko prezioan, edo kokoerritik kanpo etortzekotan, iruinkokoa[abildua]gmail.com helbidera idatziz ere gorde ditzakezue zuenak. Kasu toki mugatuak baitira, beraz, bizkor ibili!! Afixaren egilea: Oier Zuñiga
Borobil Teatroa Taldearen eskutik