Euskaraldiaren hasierako festan, txupinazoarekin batera, Zirika Zirkus taldeak eskainitako 'Egun on, sikiera!' ikuskizuna plazaratuko da. Haur eta gurasoentzako umore eta jolas saio honetan Euskaraldiaren inguruko mezuak eta aholkuak tartekatuko dituzte. 18:00etatik aurrera informazio mahaia jarriko da, Euskaraldiaren txapak banatzeko eta bertan izena emateko.
Irakaslea: Mariasun Landa Etxebeste, idazlea eta irakaslea. Prezioa: 36€. Gure baitan, istorioak asmatzeko, irudikatzeko, ateak eta leihoak irekitzeko beharra eta gaitasunak ditugu eta horretarako, fikziozko literaturak erraztasunak ematen ditu eta ikasketak lagundu egiten du. Ikastaroaren helburua da literatura kontakizun bat idazteko desioari forma ematea kinaden bitartez, jarraibide eta estrategia teorikoak zein praktikoa eskainiz: gaia, argumentua, eremua/denbora, pertsonaiak, kontalariaren ahotsa...kontakizun laburren eredua landuko da, mikroipuinak barne harturik, eta lan giro bat sustatuko da, norberarentzat eta taldearentzat, bertan idazten gozatu ahal izateko eta besteen testuekin aberastua ahal izateko.
Julen simon txapeldunaren eskutik. Azalpenak, praktika eta erakustaldia