Irakasleak: Xabier Amatria Cuesta, Urtzi Barrenetxea Iparragirre (IVAPeko teknikariak) Informazio guztia eta matrikulak: www.ueu.es /ikasi/ikastaroak; nafarroa@ueu.eus
1. Ikasgela > Bernardo Atxagarekin. Euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna duten pertsonentzat. Edozein narrazio-motaren oinarrizko elementuak aztertuko dira bi galderari erantzuteko helburuarekin: Nola eman mugimendua edo erritmoa testu bati? Nola eman batasuna? 30 plaza Sarrera librea, aurretik izena emanda CIVICANen.
Baluarte Areto Nagusia. Kepa Junkera, Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Sonakay, Juanpa Agirre, Estitxu Pinatxo, Jaione Olazabal eta Maddalen Arzallus abeslariak, Doneztebeko abesbatza, Doneztebe eta Leitzako Dantzariek hartuko dute parte, besteak beste.
2015ean Olatz Zugasti hernaniarrak kantu berriz osatu UR GOIENA, UR BARRENA* izeneko diskoa aurkeztu zuen. Ondotik, Donostian, Bilbon, Hernanin, Markinan, Durangon, Andoainen eta Zumaian zuzenean aurkeztu zuen. Bere hitzetan, inoiz baino lan pertsonalagoa da, kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatuak baitira. Bertan herriarekiko kezkak eragindako kantuak aurkituko ditugu, tradizionalaren bat edo beste bere ukituaz gaurkoratuak. Aspaldiko urteetan Benito Lertxundiren kontzertuetan musikari eta kantari gisa ikusi dugu eta orain bakarkako kontzertuak eskainiz bide berri bat urratzeari ekin dio. *UR GOIENA UR BARRENA: Nafarroako kantu zahar baten izena da, urteari ongietorria emateko erritual baten antzera kantatu ohi dena.