Jarduera hau 4 urtetik gorako haurrentzat da. Haur liburutegia > Juan Luis Napalen eskutik
Trokolo antzerki-konpainiak egindako obra hau Klima-aldaketaren Nafarroako Bide-orriaren (KLINA) testuinguruaren barruan prestatu da. Klima-aldaketaren arazoa eta herritarrek horren inguruan duten eginkizuna jorratzen du umorearen eta didaktikaren ikuspegitik. “Klina doktoreak eta Klin doktoreak gaixo oso berezi bat artatu behar dute, premiaz artatu ere. Sukar altua du, kontrolik gabeko dardara eta gasek eragindako intoxikazio-sintoma nabariak ditu. Miaketa egin bitartean, gaixoaren egoeraren errudun diren arrazoiez jabetzen dira; hain zuzen, Lurra bera da gaixoa. Diagnostikoa egin ondoren, medikuek jarraitu beharreko tratamendua ezarri dute.” Sarrera librea. Ez da izena eman beharrik. Jarduera hau Nasuvinsa- Lursarearekin elkarlanean antolatu da.