Euskalerria Irratiaren izenean kontu faltsu bat sortu dute instagramen, iruzurra egiteko

Euskalerria Irratia 2024ko eka. 10a, 16:32

Kontu faltsutik zabalduriko mezu iruzurtiak.

Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori faltsua dela ohartarazi dio Instagrami berari salaketa baten bitartez.

Kontu faltsutik bidalitako iruzur mezuek EHZ musika jaialdirako sarrera batzuen zozketa aipatzen dute. iruzurgileek Instagramen zabalduriko kontu faltsua @euskalerriairratia_ da, amaierako beheko marrarekin. Euskalerria Irratiaren egiazko kontua, @euskalerriairratia, beheko marrarik gabe. 

Kontu faltsu horrek gaur arratsaldeko lehen orduan bidali ditu zozketa faltsuaren inguruko datuak. Hainbat erabiltzaile berehala jarri dira irratiarekin harremanetan, iruzurra salatzeko. Horren berri eduki bezain pronto salatu du irratiak gertaturikoa instagramen aitzinean.

Euskalerria Irratia Instagrameko bere egiazki kontutik benetan egiten ari da EHZ musika jaialdirako sarrera bikoitz baten zozketa, baina irabazlea asteazkenean emanen du jakitera, betiere kontu korronte zenbakirik eskatu gabe eta sakatzeko estekarik jarri gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!