Eduardo Santos Nafarroako Ahal Duguren idazkari nagusi izateko, hautagai

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 2a, 08:13
Eduardo Santos Diputatuen Kongresuan.

Martxoak 20 agiriko sinatzaile ezagunenek pauso bat aurrera eman dute: Eduardo Santos diputatua idazkari nagusi izateko hautagai izanen da, eta, irabaziz gero, Ainhoa Aznarez Ahal Duguko Herritarren Kontseiluko bozeramaile.

"Ez gara konformatu behar egun dagoenarekin. Azken boladan instituzioetan zentratu gara, eta guk alderdia eraiki nahi dugu, ez baita halakorik egin. Alderdiak bultzada behar du. Horregatik erabaki dugu aurrerapauso hau ematea", hala azaldu du Eduaro Santosek Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusi izateko bere burua hautagai izateko aurkeztu izana. Ainhoa Aznarez Parlamentuko lehendakaria Ahal Duguko Herritarren Kontseiluko bozeramaile izanen litzateke Santosek postua lortuko balu eta Tuterako zinegotzi, Daniel Lopez bigarren eledun izanen litzateke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!