Espetxea: emakume, bollera eta trans-en ikuspegietatik

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 22a, 09:02
Argazkia: Iruñeko Txoko Feministan espetxeari buruzko 'Anti-mulleres' dokumentalaren inguruko solasaldia.

'Emakumeak, bollerak, trans-ak eta espetxea' jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Bullerak taldeak. Ostegunean hasi eta larunbatera arte, egitarau zabala atondu dute; preso ohien testigantzak, mahai ingurua, poesia emanaldia eta beste.

"Zer nolakoa da kartzela emakumea izanda? Eta bollera izanda? Trans-a? Espetxea Heteropatriarkatuaren munstroa den heinean, zein mekanismo dauzka hegemonikoak ez diren subjektuen kontra?".

Galderak jarri dituzte mahai gainean Iruñeko Bullerak kolektiboko kideek eta horien inguruko hausnarketak entzuteko aukera ere eskainiko dute, bihartik aurrera eta larunbatera arte antolatu dituzten jardunaldietan. 

Hitzaldietako batzuk euskaraz izanen dira eta gaztelaniaz beste batzuk. Dena dela, itzulpena autogestionatuko dute. Iruñeko Alde Zaharreko Descalzos kaleko Txoko Feministan eginen dituzte jardunaldiak.

Egitaraua, egunez egun

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!