Euskarazko hezkuntza, gora Nafarroan

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 21a, 09:00

Matrikulazioa %9 handitu da sare publikoan eta ikastoletan, aldiz, %2. Eremu euskaldunean eta mistoan zabaldu da euskarazko lerroa gehien. Aldaketa pixkanaka-pixkanaka gertatzen ari da Erriberan.

Oraindik ez dago matrikulazioaren inguruko datu ofizialik, baina D ereduaren inguruan aritzen diren eragileek nabaritu dute gorako joera: D ereduko zentroetako zuzendariak batzen dituen Nize elkarteak esan du euskara ardatz duten ikastetxeeek 1.380 eskaera jaso dituzte. Ikastolei dagokienez, Nafarroako Ikastolen Elkarteak adierazi du 461 eskaera izan direla, 919, beraz, sistema publikoan egin dituzte.

Erriberan, pixkanaka-pixkanaka

Hala, gora egin du Euskarazko hezkuntzak, batez ere Iruñerrian; Hegoaldean iazko antzera dabil. Iruñerrian hazkunde demografiko handiena izan duten auzoetan igo da euskara, Sarrigurenen eta Buztintxurin, alegia. 

Erriberan, Lodosan eta Caparroson euskal adarra garatuko dute, gainontzeko erreferentziazko zentroetan, dirudienez, ez baita aterako.

Antzinen eta Erriberrin ere eskaerak egon dira: eskolek eurek eskatu diote Nafarroako Gobernuari D ereduko ikasgelak zabaltzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!