Maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 23a, 08:53

Espainiako Barne Ministerioak 2017an ariketa gehiago eginen ez zituela esan zion Nafarroako Gobernuari, baina, atzo hasi eta otsailaren 3 arte, militarrak ibiliko dira natur parkean.

Nafarroako Gobernuko kideak Bardeara bisitan joan zirenean, Espainiako Barne Ministerioak 2017an ariketa gehiago eginen ez zituela esan bazien ere, gezurra zen, eta, horren adibide, Espainiako armadak atzo abiatutako ariketak; otsailaren 8ra arte ibiliko da parke naturalean.

Bardenas Ya! plataformak salatu du Trumpen aginpeko Aliantza Atlantikoak eginen dituela maniobrak. Gerra eszenatoki bihurtuko da ingurua.

"Aurrekontu malguago baten alde gerra praktikatu dadin" utzi dituzte Bardeako lurrak, plataformak zabaldu duenez. Oscar Rodriguez plataformako kideak jakinarazi du martxoaren 4an "fronto komuna" aurkeztuko dutela, herriari galde diezaioten zer egin Bardeako lurrekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!