Uxue Barkosen kontrako irainak gaitzesteko adierazpena onartu du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 20a, 13:34

"Puta" deitu zioten Zaragozako Akademia Militarreko 26. promozioko militar zenbaitek Nafarroako lehendakariari, email batzuetan.

Zaragozako Akademia Militarreko 26. promozioko kide zenbaitek hainbat email trukatu zizkiotela elkarri, besteak beste “puta” deitzen Nafarroako Parlamentuko presidenteari. Laukoak irainak gaitzesteko deklarazioa aurkeztu du parlamentuan eta onartu egin dute talde guztiek, PPk izan ezik.

Geroa Baiko Koldo Martinezek adierazi du "onartezina" dela halakoak esatea, are irainak "lehendakariaren kontra soilik ez, baizik eta erkidego oso baten kontra" izan zirela. 

Bide beretik jo du Ahal Duguko kide Laura Perezek, eta gogorarazi irainak "matxistak" ere badirela eta Fiskaltzak ikertu beharko lituzkeela iradoki du.

PP, gaitzespenetik kanpo

PP izan da irainak gaitzetsi nahi izan ez dituen alderdi bakarra, Ana Beltran popularraren irudiko, "ez dago irain horien jatorriaren inguruko xehetasunik", eta horregatik ez du babestu deklarazioa. Nolanahi ere, Barkos "iraintzearen aurka" dagoela esan du popularrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!