Eskuin muturraren biktimei omenaldia egin diete, UPN eta PP gabe

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 20a, 08:10

Estatuko funtzionarien eta eskuin muturraren biktimak izan zituzten gogoan, larunbatean; Lauko talde guztiak eta PSN izan dira, ez, ordea, UPN eta PP.

Ia 300 lagun bildu ziren Nafarroako Gobernuak "motibazio politikoko biktimiei" eskainitako omenaldian. Aurresku batek abiatu zuen ekitaldia eta Etxarri Aranazko abesbatzaren doinuek hartu zuten Kultura Departamentuaren egoitza. Julio Soto bertsolariak bertsoa bota zuen eta Castillo Suareaz idazleak Hemen gara poema errezitatu. 

German Rodriguezen anai Fermin Rodriguez, Mikel Zabalzaren arreba Idoia Zabalza eta Naparraren anai Eneko Etxeberria oholtzara igo ziren eta ia bi minutuko txaloaldia jaso zuten bertaratutakoen partetik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!