Euroeskualdean sartzeak Atlantikoko korredorea bultza dezakeela dio Aierdik

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 17a, 14:00

'Euska Y'-arekin batzea "ezinbestekoa" dela adierazi du Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Aierdik, martxoaren 6an Nafarroa EAE-Akitania euroeskualdean sartuko dela ziurtatzearekin bat.

Martxoaren 6an txertatuko dute Nafarroa EAE-Akitania euroeskualdean, indar "ekonomiko eta soziala" irabaziko du bai euroeskualdeak, bai Nafarroak, Manu Aierdi Garapen Ekonomikorako lehendakariak esan duenez. Orain bi urte egin zuen  eskaera, eta martxoaren 6an sartuko da, azkenean. 

Gai asko landuko dituzte euroeskualdea: hezkuntza, mugikortasuna, hizkuntza eta beste. Garapen Ekonomikorako lehendariordearen aburuz, “abantailak besterik" ez ditu ekarriko”eta EAE-Akitania-Nafarroa Euroeskualdeak "garrantzi handia" izan dezake Europan, haren "tamaina eta garapena" kontuan izanda.

EAE eta Akitaniarekin Euroeskualdean sartzeak Atlantikoko korredorea bultza dezakeela dio, halaber, Aierdik baita 'Euskal Y'-rekin batzea "ezinbestekoa" dela ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!