Genero indarkeriaren aurkako esperientzia pilotua abiatuko dute sei ikastetxek

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 16a, 08:47

Hezkuntzan emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko informazioa zabaltzea du xede programak; heldu den urtean gainontzeko ikasguneetan ezartzea da asmoa.

Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko informazioa zabaltzeko esperientzia pilotua martxan jarriko dute sei zentrotan; ongi ateraz gero, zabaldu eginen dute, heldu den ikasturtean, eskola guztietara. 

Hezkuntza politikan genero berdintasuna txertatzea; indarkeriaren aurkako instituzioen jarrera indartzea; eta profesionalak, irakasleak zein hezkuntza munduko pertsonak, formatzea. Horiek dira planak jorratuko dituen ardatzak. 

Hezkidetza izanen du planak oinarrian, eta, behin plan pilotua amaituta, nola orokortu ikertuko dute. Bost ibilbide jorratuko dituzte. Lehenengo ibilbidean, makina bat gai jarriko dituzte gazteen eskura: hezkuntza afektibo sexuala; emakumeen ekarpenen bisibilizazioa; lan mundurako bideratze ez sexista; zaintzaren eta autonomiaren balorazioa; eta ezberdinatasunaren eta biolentziaren aurkako ikuspegi kritikoa. 

Bigarrenean, bizikidetza jarriko dute erdigunean; hirugarrenean, berdintasuna txertatzea eskolako plan orokorraren barruan; laugarrenean, prebentzioa jarriko dute erdigunean -eta tartean transexualitatea lantzeko bideorria-; eta, azkenik, bosgarrenean, mutilazioaren kontrako informazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!